Uholdeek Landaren eragindako kalteak direla eta, Aieteko Miniestadioan jokatuko dute gaur neska hernaniarrek, 12:30etan, Iruñako La Unica taldearen aurka. Ez da partidu erraza izango, talde gogorra baita Iruñakoa. Hala ere, hernaniarrek gogotsu helduko diote partiduari, abenduko lehenengo asteburutik jokatu gabe baitaude.
Liga bukatzeko 2 partidu
Gaurko partidua pasata, beste bi gelditzen zaizkie neskei, Liga bukatzeko; Uribe eta Gaztediren kontra.