Hernaniko bi taldeek Lautada Gasteiz taldearen aurka jokatuko dute gaur kiroldegian; 12:30etan neskek, eta 13:30etan mutilek.
Bi partidu jokatuko dira gaur eguerdian Hernaniko kiroldegian. Batetik, neskek jokatuko dute, 12:30etan, eta bestetik, mutilek, 13:30etan.
Bi taldeek Lautada Gasteiz taldea izango dute aurkari.
Hernaniko taldeak ondo jokatzen ari dira denboraldi honetan, bereziki, mutilak. Azkeneko partiduetan garaipena lortu dute, eta gaurkoan ere ahalegina egingo dute puntu guztiak etxean gordetzeko.
Neskak ere fin ari dira. Azkeneko partidua, Santoñaren aurka, irabazi egin zuten; aurrekoak, berdindu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!