Atletismo pistan egingo dira lasterketak

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 3a, 01:00

Alebin eta infantilen mailako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa 11:00etan hasiko da. Lehenago, goizeko 10:00etan hasita, kadete eta junior mailako lasterketak izango dira.

Aurten lehenengo aldiz atletismo pistan egingo dira Adarraga Memorialeko las­terkeak. 49garren edizioa izango da aurtengoa, eta alebin eta infantilen mailako Gipuzkoako Eskolarteko Txa­pelketa jokatuko da, goi­zeko 11:00etatik aurrera. Lehe­nago, 10:00etan hasita, kadete eta junior mailako lasterketak ere izango dira.

Hiru ibilbide
Mailaren arabera, parte-hartzaile bakoitzak korrika egin beharreko distantzia desberdina izango da, eta itzuli gehiago edo gutxiago egin beharko dituzte, atle­tismo pistaren barrutik eta kanpotik prestatu diren hiru ibilbideetan. Goizeko 10:00etan junior eta kadete mailako mutilen txanda izango da, eta 5.155 metro egin beharko dituzte. 10:35etan neskek, 3.305 metro egingo dituzte. Infantil mutilek 3.305 metro egingo dituzte, 11:00etan hasita, eta neskek, 2.680 metro, 11:25etan hasita. Alebin mutilak, 11:45etan aterako dira (2.680 m) eta neskak, 12:05etan (2.065 m).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!