Ostegunean 42 urteko emakume bat hil zuten Antsoainen (Nafarroa). 2013 urtean Euskal Herrian gertatutako lehenengo erailketa kasua izan da hau. Gertaera hau salatzeko, kontzentrazioa egin zen atzo Plaza Berrin, Hernaniko Udalak, Berdintasun Kontseiluak, Txoko Feministak eta Kafeta Feministak deituta, Emakumeen Mundu Martxako Plataformarekin bat eginik. «Eraso sexistarik ez» lemaren atzean bildu ziren hainbat herritar, gertatutakoa salatu eta eraso sexistekin amaitzeko berehalako beharra dagoela adierazteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!