Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hernani Wukrorekin GKEk eskerrak emateko gutuna idatzi die, Xabier Salillasi eta ultrafondo proba solidarioan parte hartu duten hernaniar eta kanpotar guztiei. Datu batzuk ere eman dituzte: 7 egunetan, 47 taldetako 1.500dik gora pertsonak hartu dute parte 700 km egiteko, eta guztira, 9.237,76 euro bildu dira. Beste marka bitxi bat: sekula atletismo pista batean korrika ibili diren oinetako luzeenak Porrotxenak izan dira; 80 zentrimetro!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!