Bi emanaldi izango dira gaur, Inauteriak iragartzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 3a, 01:00

Urumea ikastetxeko Iñude eta Artzaien konpartsa eguerdiko 12:00etan aterako da, eta Musika Bandak kontzertua emango du 13:15etan.

Inauteri kutsua hartuta da­go herria. Eguerdiko 12:00e­tan Urumea ikastetxeko Iñude eta Artzaiak ate­rako dira. Herrian ba­rrena ibili ondoren, Plazan (eu­riarekin Atse­gin­de­gin) an­tzez­tuko dute ekitaldi nagusia. Aurten 20 urte beteko ditu konpartsak, eta 180 pertsona inguruk hartuko dute parte.

Musika Bandaren kontzertua
Musikarako tartea ere izango da gaurkoan. Eguerdiko 13:15etan Inauterietako kontzertua eman­go du Musika Bandak, uda­letxeko arkupeetan. Zipri Otxandorena zu­zen­da­ri, 14 doinu joko dituzte: Diana, Pello ziri ziri, Baratzako pikuak, Galtzaundi, Pastelero, Farol dantza, Paquita la Vergaresa, Isabelita, Contrapas, Polka, Pras­kua­r­ena, Habanera, Jota eta Irureta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!