Agerraldia gaur, «lasaitasuna» transmitizeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 3a, 01:00

Gaur 12:30etan Foru Plazan egingo duten agerraldira gonbidatu dituzte herritar guztiak.

Astigarragako Herritar Taldea osatzen duten «pentsamolde eta herri ikuskera ez­berdinak dituzten herritarrek; musikari, kirolari, hezitzaile, mediku eta herri erakunde ezberdinetan partehartze zu­zena duten astigartarrak». Horrela aurkeztu du taldeak bere izaera, prentsa ohar baten bidez. Bertan, as­tigartar guztiak gonbidatu di­tuzte gaur eguerdiko 12:30e­tan Astigarragako Fo­ru Plazan egingo duten agerraldira.

«Lasaitasuna transmititzeko» agerraldia
Astigartar talde honek dio «az­kenaldian herrian hondakinen inguruan gertatzen ari diren gauzekin larrituta» daudela. Horregatik, beren «ikus­pun­tua plazaratu nahi» dutela, «datorren erronka berriaren aurrean lasaitasuna transmiti­tzeko. Izan ere, Astiga­rra­gan, azken hilabeteetan, krispazioa da nagusi eta horrekin amaitu behar dugu, elkarbizitzaren eta herriaren mesedetan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!