Hernani bost egunez mozorrotuko da

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 3a, 01:00

inauteriak badatoz, eta Hernani bost egunez mozorrotuko da, otsailaren 8tik 12­ra. Aurten festa horretako bi protagonista ohizko omenduko dituzte hernaniarrek: Julia Ayerra eta Lourdes Leibar ama-alabak. Gudarien plazan egingo zaie omenaldia, ostiralean, arratsaldeko 15:15­etan. Hortik aurrera dena izango da festa eta mozorroa, dantza eta konpartsa, asteartean malko artean sardina erretzen duten arte, berriz ere Gudarien plazan.

Gazte Asanbladak bazkaria, eta ‘adur-zapiak’ salgai
Haur eta helduentzako hainbat ekitaldiren artean, Her­na­niko Gazte Asanbladak bazkaria egingo du aurten ere, hilaren 9an, Bi­terin, eta dagoeneko erosi daitezke bazkaritarako babero, adur-zapi edo lerde-zapiak, 10 euroren tru­ke, Garin, Aker eta Zin­tzarri tabernetan. Aurten, tiketak baberoengatik ordezkatu dituztela adierazi dute. «Inauteriak gerturatzearekin batera, adurrak gogoarengan eragin eta ahoz beherakoan bortizki eragiten du. Bapo bazkaltzeko aukera paregabea denok eskertzen dugu, aitzitik, txukuntasuna, garbitasuna eta haur irrigarri bilakatzearen unea gustagarria gertatzen da oso. (...) Hau dela eta, aurtengo inauterietako bazkarirako baberoa, adur-zapia, lerde-zapia eskuratzea ezinbestekoa izango da punta-puntako sukaldariek egindako bazkari atsegingarri, zoragarria dastatu ahal izateko».

Otsaileko kultur agenda -  Hernani eta Astigarraga

HERNANIN

Otsailak 3: 
- Iñude eta Artzainak konpartsa, 12:00etatik aurrera.
- Hernaniko Musika Banda: Inauterietako kontzertua, 13:15etan udaletxeko arkupeetan.
- Gazta Zati Bat emanaldiaren soinu banda. 18:30etan, Biterin. (Korrika kulturala-AEK).

Otsailak 4: 
- Santa Ageda abesbatzen irteera.
- Zilegi Eskola: Argazkilaritza ikastaroa, AEK-k antolatuta. Hizkuntza: euskera. AEK euskaltegian, 19:00etan.

Otsailak 5, 6, 12 eta 13: 
- Zilegi Eskola: Sukaldaritza Makrobiotikoa ikastaroa, 19:00etatik 21:00etara Biterin.

Otsailak 6: 
- Entrenamendu mentalarekin zoriontasuna lortu. Antolatzailea: Urko Arozena. 19:30etan euskeraz, eta 20:30etan gaztelaniaz, biak Biterin.

Otsailak 6, 7: 
- Gazte Txokoa: Mozorro-tailerra.

Otsailak 8-12: 
- Inauteriak.

Otsailak 11, 18 eta 25: 
- Zilegi Eskola: Argazkilaritza ikastaroa, 09:15etatik 11:15etara Biterin.

Otsailak 12: 
- Antzerki Zikloa. Emaztegaiaren semea. Ados teatroa. 20:00etan Biterin. (Sarrerak: otsailak 4, Biteri)

Otsailak 13: 
- Antzerki Zikloa. Berjondaigula. Ttanttaka teatroa. 20:00etan Biterin. (Sarrerak: otsailak 4, Biteri) 
- Literatur Solasaldiak. Azul sobre azul. Idazlea: Manuel de Lope. Dinamizatzen: Jose Luis Cancho (Gaztelaniaz). 19:30etan Udal Liburutegian.

Otsailak 14: 
- Antzerki Zikloa. Gorda. Txalo produkzioak. 20:00etan Biterin. (Sarrerak: otsailak 4, Biteri)

Otsailak 15: 
- Hernaniko Musika Bandaren kon­tzertua, 20:00etan Biterin. Zuzendari gonbidatua: Roberto Pacheco.
- Gazte Txokoa: Mahai tenisa.

Otsailak 16: 
- Rock In Tilos kontzertuak, 20:00etan Tilosetan. Antolatzaileak: Hernaniko Gazte Asanblada.

Otsailak 19:
- Literatur Solasaldiak. Burbuilak. Idazlea: Irati Elorrieta. Dinamizatzen: Ane Mayoz (Euskeraz). 19:30etan Udal Liburutegian.

Otsailak 19 - martxoak 5: 
- Korrika Kulturala: Erakusketak, hi-tzaldiak, eta musika emanaldiak. Aste egunez, 18:00-20:00 tartean, Biterin.

Otsailak 22: 
- Gazte Txokoa: Txiste txapelketa.

Otsailak 23: 
- 2. Eskuko Azoka, Atsegindegin.
- Herri Krossa: VII Sagar Lasterra.

Otsailak 26: 
- Ipuin kontaketa, haurrentzat. Lur Kortaren eskutik, Udal Liburutegian. 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).

Otsailak 28: 
- Sendabelarrak ikastaroaren hasiera. 19:00-21:00etara Biterin.

INAUTERIAK

Otsailak 8: 
- 15:15 Jaien hasiera ofiziala Gudarien plazan. Omenduak: Julia Ayerra eta Lourdes Leibar ama-alabak. Ondoren, eskola umeak, Lagunak txarangarekin.
- 17:00 Erraldoi eta buruhaundiak, Kriskitiña dantza taldearekin eta Musika Eskolako dultzaineroekin.
- 17:30 Eusko diskoteka Plaza Berrin.
- 21:00 Afizionatuen pelota partiduak

Otsailak 9:
- 10:00 Axeri Dantza.
- 11:30 Inauterietako txaranga.
- 11:30 Poniak eta zezen txikiak haurrentzat. Latsunben. 
- 12:00 Ezpeletako txaranga. San Joan Konpartsak antolatuta.
- 13:00 Erraldoi eta buruhaundiak, Kriskitiña dantza taldearekin.
- 17:00 Haurrentzat emanaldia: Txangoa Potxin eta Patxinekin, Atsegindegin.
- 18:00 Inauterietako txaranga.
- 18:30 Mozorro festa gaztetxoentzat Atsegindegin.
- 18:30 Erromeria Ezpelatako txarangarekin, Plaza Berrin. San Joan Konpartsak antolatuta.
- 00:00 Betikoak txarangaren irteera.

Otsailak 10: 
- 11:30 Inauterietako txaranga. 
- 12:00 Konpartsen irteera Urbietatik. Ttarla, Elizatxo eta Inmakulada. 
- 17:00 Haurrentzat disko festa Ttiki Ttaka Irrati taldearekin, Atsegindegin.
- 18:00 Inauterietako txaranga.
- 19:30 Musika Eskolako trikitilari eta dultzaineroen irteera.

Otsailak 11: 
- 09:00 Musika Eskolako ikasleak. 
- 10:00 Axeri Dantza gaztetxoentzat.
- 11:30 Poniak eta zezen txikiak haurrentzat, Latsunben.
- 12:00 Haurrentzat herri kirolak, Zurgai taldearekin, Atsegindegin.
- 16:00 Erraldoi eta buruhaundiak, Kriskitiña dantza taldearekin eta Musika Eskolako dultzaineroekin.
- 17:00 Haurrentzat emanaldia: Hator Magiara Tor magoarekin, Atsegindegin.

Otsailak 12: 
- 18:30 Sandinaren entierroa.

Foto Forum Hernani elkarteak argazkiak aterako ditu Inauterietako ekin­tza guztietan.

ASTIGARRAGAN

Otsailak 3:
- Plaza Dantzak. Astigar dantza taldea. 12:00etan J. Barandiaran plazan.

Otsailak 4: 
- Santa Ageda bezpera. Aiztondo abesbatza eta Txirriskla taldeak kalean barrena. 19:00etan Foru plazan.

Otsailak 7: 
- Ipuin ordua. Zenbakien Guda. Egilea, Juan Darien. Kontalaria: Lur Korta. 17:45etan (3-5 urte) eta 18:15etan (6-9 urte).

Otsailak 9: 
- Inauteriak. Gauerdi txaranga, 12:00etatik aurrera, kaleetan barrena.

Otsailak 10: 
-Inauteriak. Inude eta Artzaiak. Astigar dantza taldearen eskutik. 12:00etan Ergobiatik.

Otsailak 12, 19, 26: 
- Zilegi Eskolak. Oinarrizko argazkigintza: 09:30-11:30 (15 euro). Apuntatzeko: 607 610 687 edo
zilegieskola@aek.org

Otsailak 16:
- Inauteriak. Kaldereroak. Zipotza elkarteak antolatuta. 17:30etan Ergobiatik abiatuta.

Otsailak 17: 
- Antzerkia. Su Txikian. Glu Glu produkzioen eskutik. Euskal Herriko momentu historiko-politikoen gertaera esanguratsu eta itxaropentsuak. 19:00etan Kultur Etxean.

Otsailak 19, 20, 26, 27:
- Zilegi Eskolak. Sukaldaritza Makrobiotikoa. 19:00-21:00 (20 euro). Apuntatzeko: 607 610 687 edo zilegieskola@aek.org

Otsailak 21: 
- Euskera erabilera Astigarragan, aurkezpena. Soziolinguistika Klusterrak aurkeztuta. 18:30etan, Kultur Etxean.

Otsailak 24: 
- Antzerkia haurrentzako. Ahatetxo Itsusia. Glu Glu produkzioak. Haur bakoitzak gehienez heldu bat (aforo txikiagatik). 17:30etan Kultur Etxean. Prezioa: 2,5 euro.

Otsailak 25: 
- Literatur Solasaldiak. Más afuera liburua, Jonathan Franzena. Dinamizatzen: Jorge Carrero. 19:30etan Udal Liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!