Gipuzkoako Zero Zabor koordinadorak antolatuta, Atez Atekoari babesa erakusteko ekitaldia izango da gaur, eguerdiko 12:00etan, Tilosetako behekaldeko eskaileretan. Gipuzkoa osoko hainbat Zero Zabor talde bilduko dira bertan, eta hernaniar guztiei ere azaltzeko deia egin diete, «Atez Ate ondo ari garela erakusteko». Hernanin Zero Zabor taldeak azaldu du «une garrantzitsuak bizi ditugula Gipuzkoan Errauste Planta geldiarazteko eta hondakin sitema alternatibo on bat martxan jartzeko». Honekin erakutsi nahi da «Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Antzuolan bezala, gainerako herrietan ere ahalegin batekin hondakinen %80 birziklatu daitekeela».