Tarifa sistema bakar bat jarriko da martxan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 2a, 01:00

Martxoaren 4tik aurrera, Mugi txartelari esker tarifa sistema bakar bat izango dute Gipuzkoako garraio publikoek; baita Hernanikoek ere. Lurraldebus txartela dutenek ez dute aldatu behar, tarifa berriak zuzenean aplikatuko zaizkie.

Mugi txartela aurkeztu zuten atzo Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoao Foru Aldundiak eta hainbat herri­tako udalek, tartean Herna­nikoak. Txartel berri honi esker, gizpukoarrek lurralde osoko garraio publiko guztiak erabili ahal izango dituzte, eta tarifa-sistema bateratu bat apli­katuko zaie. Martxoaren 4tik aurrera jarriko da martxan.


Lurraldebus txartela mantendu egingo da
Martxoaren 4an hasi ahal izan­go da Mugi txartela era­biltzen. Baina Lurraldebus txar­tela dutenek ez dute berria egin beharrik izango. Izan ere, tarifa-sistema berria zuzenean apli­katuko zaio Lurraldebusi ere.


RENFErako diru-poltsa
Tren txartela ordaintzeko orduan, Mugi txartelaren des­kontuak ez dira aplika­tuko, baina txartela erabili ahal izan­go da ordainketak egiteko.


Hiru txartel mota
Norberaren beharraren ara­be­ra, bakoitzak nahi duen txartel mota egin ahal izango du. Txartel arrunta da bat. Bidaia bat eta 20 bidaiaren ar­te­an eginez gero, %45eko des­kontua aplikatuko da. 21 eta 50 bidaiaren artean eginez gero, %56koa. Eta 51 bidaiatik go­ra eginez gero, %90ekoa. Des­kontu bereziko txartela es­katzen dutenek berriz, des­kontu bereziak izango dituzte, 25 urtetik behera edo 65etik gora izanez gero, %65eko edo gehiago ezinta­suna izanez gero, edo laguntza soziala jasoz gero. Eta txartel ano­nimoa, pertsona batek bai­no gehiagok erabili ahal izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!