Ostadarrek pareta bat egin nahiko du Michelin zelaian, Hernani liderraren kontra

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 2a, 01:00

Hernaniarrak lider dira eta aurrelari bikainak dituzte. Hori ondo dakite lasartearrek eta gaur atzea sendotzen saiatuko dira, hernaniarrak kontra-erasoan harrapatzeko. Ostadar taldeak sartu baino gol gehiago jaso ditu, eta sailkapenean 11garren dijoa, 22 punturekin. Hernanik 43 puntu baditu, eta gaur ez dio barkaziorik oparituko Santa Barbaraz bestaldeko bizilagunari. Michelinen, 17:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!