hernaniko palistek badute erronka berria: Euskal Herria Irekia. Euskal Herri mailako 32 bikote ariko dira zein baino zein, gaur hasi eta martxoan bukatu. Tartean izango dira hainbat hernaniar, eta gaur bertan, adibidez, 7 ariko dira.
Bi bikote, lehenengo mailan
Bi mailatan bereizi dute txapelketa: 1go maila eta 2garren maila. Maila bakoitzean 16 bikote. Hernaniko hainbat pelotari ariko dira txapelketa honetan. Horietatik lau, alegia, bi bikote, lehendabiziko mailan jokatuko dutenak: Goikoetxea eta Huizi batetik, eta Pagola eta Semper bestetik. Gaur Evaristti-Mendizabalen kontra ariko dira lehendabizikoak, Atano IIIan, 17:00etan; bigarrenak, Agirre eta Isasmendiren kontra, Etxarrin, 16:00etan.
Bigarren mailan ere beste bi partidutan izango dira gaur hernaniarrak. Labaka ariko da, batetik, Martinez lagun duela, Arrizabalaga eta Villanuevaren kontra, Gasteizen, 16:00etan. Jauregi eta Lucasek Mallabian jokatuko dute, Martinez eta Uriarteren kontra, 16:00etan.
EH Liga, kadeteetan
Bestalde, kadeteetan segi egingo dute Euskal Herriko ligarekin. Bi partidu izango dituzte bihar hernaniarrek. Irigoien eta Cabrera ariko dira Arrieta eta Rekondoren kontra, bihar, 11:00etan Hernanin. Eta bestetik, Lizarretak eta Garciak jokatuko dute, Gure Pilotaren kontra, Etxarrin, 11:00etan.