Arrasateko hiru txapeldunak Milagrosan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 2a, 01:00

Sofia Ros, Garazi Navas eta Helena Souda akordeoi-joleek kontzertua emango dute gaur, arratsaldeko 19:00etan Milagrosan.

Arrasateko 2012ko Akor­deoi Txapelketako irabazleak dira Sofia Ros, Garazi Navas eta Helena Souda akordeoi-joleak. Hirurak entzuteko aukera paregabea izango da gaur, arratsaldeko 19:00etatik au­rrera, Milagrosako kaperan. Kontzertu hau, Mila­gro­sa­ko akordeoi kontzertu zi­kloa­ren barruan antolatu da, Haus­poz, Euskal Herriko akordeoi elkartearen eskutik eta Her­naniko Udalak babes­tuta.

Hiru-launa pieza
Akordeoilari bakoitzak hiru-launa pieza joko ditu. Sofia Rosek interpretatuko ditu, A. Piazzolaren Fuga y Misterio, G. Hermosaren Idiarena eta H. Pascoalen Bêbe. Garazi Navasek berriz, lau pieza joko ditu: J. S. Bach-en Preludio y fuga BWV 857, F. Mendelssohn-en Chanson de printemps, A. Kusyakov-en 2garren Sonata (2 eta 3 mugi­menduak), eta F. Gur­biondoren Fantasía para acordeón. Azkenik, Helena Sousak beste 3 kantu joko ditu: T. Yoshimatsu-ren Onion Ballet Suite (1, 3 eta 4 mugimenduak), F.J. Hadyn-en 50garren Sonata Re M-en, eta O. Schmidt-en 2garren Toccata.

Punta-puntako akordeoilariak, hirurak
Sofia Rosek 11 urte ditu, eta Tenerifetik dator. Azkeneko bi urtetan hainbat sari jaso ditu. Hala nola, Gipuzkoako Txapelketako 1go saria, Cuen­ca Hiriko Interprete Gaz­teen Txapelketako 1go saria eta Italiako Citta de Castefidardo txapelketako 3garren saria. Garazi Navasek berriz, Euskadi eta Gipuzkoako Mu­sikari Gazteen eta Juniorren txapelketak irabazi ditu az­ken bi urteetan. Helena Sousak ere hainbat txapelketatan irabazi izan du 1go saria; A Coru­ñako Arti­sau Zirkuko Inter­prete Gaz­teen Txapel­ketan edota Gi­puzko­ako Txapelketan, bes­teak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!