Urtero banatzen ditu sari hauek Oriamendi 2010 enpresak. Guztira, 5 sari banatu zituzten atzo Galarretan, Urrezko Erremontearen II. Galan: 2012ko erremontista onenari saria, Javier Urrizari; A taldeko erremontista erregularrenaren saria, Xanti Utergari; B taldeko erremontista erregularrenaren saria, Aritz Etxeberria IVri; eta frontoi motzeko erremontista onenari saria, Gorka Urtasuni. Urrizak beste sari berezi bat ere jaso zuen atzokoan: sare sozialetan gehien ibiltzen den erremontistari saria, hain zuzen.
Barrenetxea IV eta Urriza, geldiezinak
Bestalde, Torneo berezi bat jokatu zen atzo Galarretako frontoian, 4 bikoteren artean. Lehenengo semifinalean, Urriza eta Barrenetxea IVk irabazi zieten, 25 eta 20, Zeberio II eta Etxeberria IIIri; eta bigarrenean, Ezkurra eta Ion izan ziren garaile, 25 eta 24, Etxeberria IV eta San Miguelen kontra.
Azkenik, Torneo berezi honetako finaleko garaile izan ziren Urriza eta Barrenetxea IV, Ezkurra eta Ioni 25 eta 22 irabazita. Bikotekako txapeldunak sari bat bestearen atzetik ari dira irabazten.
Beste bi partiduak
Torneo bereziaz gain, ostegunero izaten diren partiduetatik bi ere jokatu ziren atzokoan.
Ezkurra II eta Labakak, 35 eta 28 irabazi zieten Matxin VI eta Aizpuru IIIri.
Azkeneko partiduan berriz, Urtasun eta Zubiri izan ziren garaile, Endika eta Saldiasen kontrako partidua 25 eta 18 irabazita.