Atez Atekoaren aldeko ekitaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 1a, 01:00

Gipuzkoan dauden Zero Zabor taldeek agerraldia egingo dute bihar, 12:00etan Tilosetan.

Hernanin Zero Zabor taldeak dei egiten die herritar guztiei, bihar, eguerdiko 12:00e­tan Tilosetan egingo den agerraldian parte hartzeko.
Gipuzkoako Zero Zabor koordinadorak antolatutako ekitaldia izango da «Atez Ate ondo ari garela aldarrikatzeko». Tilosetako behealdeko eskilaretan elkartuko dira Gipuzkoa osotik etorritako Zero Zabor taldeetako kideak, Erraz eta zentzuz ATEZ ATE, ingurumena eta osasuna zaintzen lemapean. Honekin adierazi nahi dute Hernanin, Usurbilen, Oiar­tzunen eta Antzuolan bezala, gainerako herrietan ere «ahalegin txiki batekin hondakinen %80 birziklatu daitekeela». Era berean, azaldu dute «une garrantzitsuak bizi ditugula Gipuzkoan Erraus­te Planta behin betirako geldiarazteko eta hondakin sitema alternatibo on bat mar­txan jartzeko».

Petxarromanen hitzalia, hilaren 14ra atzeratua

Bestalde, hilaren 14an Su haietatik ke hauek liburua aurkeztuko du Iñaki Petxarro­ma­n ka­zetariak, 19:30etan Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!