Astelehenera arteko epea, dirulaguntza eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 1a, 01:00

Dirulaguntza hauek emango dira 2012 urtean zehar kirol jarduera eta programak antolatzeagatik. Eskaera egiteko epea astelehenean bukatuko da. Horretarako, dirulaguntzen eskaera normalizatua, behar bezala betea eta sinatuta, aurkeztu behar da Herna­niko Udal kiroldegiko bulegoan. Es­ka­­era orria udaletxeko bulegoetan eskuratu daiteke, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30etara, astelehenetik ostiralera. Informazio gehiago, urtarrilaren 8an argitaratutako Kronikan eta www.hernani.net webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!