40 ikastaro emango dira BCCn, otsailetik uztailera

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 1a, 01:00

Otsailean hasi eta uztailera bitartean 40 ikastaro eman­go dira Basque Culi­nary Centerren. ‘Zaleak’ izeneko saila sortu dute, gastronomiarekiko zaletasuna zabaltzeko, eta sail horren barruan antolatu dira ikastaroak. Lehenengo zortziak hil honetan bertan hasiko dira. Izena eman eta ordainketak egiteko: www.bculinary.com webguneko ‘Zaleak’ atala.


Era guztietako ikastaroak
‘Zaleak’ sailaren barruan an­tolatutako ikastaro hauek era guztietakoak dira: txokolatea, arroza, txerri iberikoa, gozogintza klasikoa, saltsak, bakailoa eta beste mila gauza prestatzen ikasi ahal izango da bertan. Bestalde, toki askotako sukaldaritzaren berri emango dute; hala nola, sukaldaritza euskalduna, japoniarra edota italiarra ezagutzeko aukera izango da.


Asteartean, lehenengoa
Uztailera bitartean emango diren ikastaro hauetan lehenengoa asteartean jarriko da martxan: Chef profesionalaren sekretuak erakutsiko dira (II. atala), 3 orduko 8 sesiotan. Otsailaren 6an berriz, ‘Txokolatearen sekretuak’ ikastaroa hasiko da; hilaren 8an, ‘Txerri iberikotik, baita ibilkera ere’; hilaren 9an ‘Gozogintza klasikoko errezetarik onenak prestatzen’; hilaren 13an ‘Izarren sukaldaritza’; hilaren 14an, ‘Arro­zaren mundua’; hilaren 22an ‘Saltsen mundua’; eta hilaren 25ean ‘Italia ederra’.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!