«PSE-EEk ere proposatu zuen lan egitea langabeziari aurrea hartzeko»

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 2a, 01:00

Hernaniko langabezia tasa «kezkagarria» dela salatu du PSE-EEk, eta Enplegu Gunea «ez dela nahikoa» dio, «5 hilabeterako baita».

Hernaniko PSE-EE alder­diak prentsa ohar baten bidez azaldu du, «aspal­didanik kez­katuta daudela Hernaniko langabezia tase­kin. Izan ere, biztanleria aktiboa osa­tzen dute 12.300 herna­niarrek, eta horietatik 1.382 pertsona langabezian dau­de». Era berean argitu dute Hernaniko Udalak orain martxan jarri duen Enplegu Gunea «sozialistek aspaldi eskatutako zerbitzu bat dela, eta orain arte Gobernu Taldeak ez entzunarena egin duela».

2004an egindako proposamena
PSE-EEk dio «2004ko maia­tzean, dagoeneko, proposatu zutela informe bat osatze­ko», ondorengo datuak bil­du­ko zituena: lan-eskaera zein zen, langabetuen ezau­ga­rriak zein ziren, eta inguruko enpresek eskain­tzen zituzten lan eskaintzak zein ziren. Era berean, proposatu zuten Hernaniko Udaleko Forma­zio eta Lanbide Sailak pro­gra­ma bat sortu zezala Her­naniko langabetuak bi­de­ratu ahal izateko enpresek egiten zituzten eskaera erre­aletara. Horregatik dio PSE-EEk «ez duela ulertzen nolatan jarri duen Hernaniko Udalak orain martxan Enplegu Gu­nea, sozialistek aspaldi es­katutako zerbitzu bat baita, eta orain arte Gobernu Tal­deak ez entzunarena egin baitu».

«Udalak ez du dirurik bideratu Lanbide eta SEPEra»
Bestalde, PSE-EEk azaldu du zergatik bozkatu zuten 2013ko aurrekontuen kontra. «Udalak ez du dirurik bi­deratu Lanbide eta SEPE en­plegu zerbitzuetara. Eskual­deko Enplegu Planerako dirua bideratu besterik ez du egin; 23.000 euro, zertarako balio duen ez dakigun plan baterako. Eskualdean dau­den lan eskaera eta beharren inguruko informe bat egingo zela esan ziguten, baina oraindik ez dugu emaitzarik jaso, ez eta egiten den la­naren inguruko berririk ere». Gaineratu dute, «poztu egin direla Hernaniko lan egoera nolabait konpon­tze­ko neurri batzuk hartu di­relako». Baina «Enplegu Gu­­nea ez dela nahikoa» irizten diote. Izan ere, «En­plegu Gunea Udalak egin duen zuzeneko kontratua izan da; 20.000 euroko kos­tua izango du, eta 5 hi­la­be­terako izango da, ba­karrik. Gero, Eusko Jaurlaritzak zer­bitzuaren ardura hartzea es­pero dute. Baina, ez al du Uda­lak langilerik, kontra­ta­tu dituen lan horiek egite­ko?».

«Gehiago egin behar da»
Hori guztia kontuan har­tuta, PSE-EEk dio «En­ple­gu Gu­ne­ak eskaintzen du­en zer­bitzua positiboa de­la, baina horrek ez du esan nahi hori egitea nahikoa denik. Da­goen lan-es­kaintza erreala eza­gutzeko be­harra alda­rrika­tzen dugu, «lan­gabetuei horren arabe­rako forma­kun­tza eman ahal izateko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!