Imanol Kamiok, Aitor Atxegak, Ander Lizarraldek eta Unai Muñoak emanaldi berri bat estreinatu dute. Larunbatean Andoainen izango dira.
Musika, poesia eta antzerkia nahastuko dituen emanaldi berri baten aurkezpena egin zuten atzo, Donostiako Koldo Mitxelena kultur gunean, Imanol Kamiok, Aitor Atxegak, Ander Lizarraldek eta Unai Muñoak.
Akordeoia, pianoa, gitarra, bertsoak, poesia eta antzerkia uztartu dituzte Ez gara Palestinaz ari ikuskizunean, ondorengoari erantzuteko: irakurketa sozial eta politikoak egiten abilak gara, baina erreparatzen al diogu gure barne munduari?. Lehenengo emanaldia Andoaingo Basteron izango da, larunbat honetan, 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!