Emaitza onen itzulera, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 4a, 01:00

Lehengo asteburuko emaitza txarrei buelta eman diete hernaniarrek asteburu honetan; 5 partdiu irabazi eta 4 galdu dituzte. Euskal Herriko Txapelketan, Urkizu eta Aizpitartek finalerdia joka­tzeko aukera dute oraindik, eta Arrieta eta Lizeagak ere bai, azken partidu hau irabazita. Trinketean ere, emaitzak onak izan dira; bereziki Esnal eta Oiaga seniorrena, mailaz igotzeko faboritoak baitira. Emaitza txarrak ere izan dira, ordea. Udaberri torneoko partidu guztiak galdu dituzte Pagola eta Rodriguez kadeteek, eta Lopez eta Murgiondo seniorrek lan egin beharko dute, trinketean, mailaz jaitsi nahi ez badute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!