Langile eta langabetuentzako 3 tailer antolatu ditu Daiteke Zerbitzuak, hilabete honetarako. Otsailaren 7, 14 eta 21ean emango dira tailerrak, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean, Sandiusterriko beheko lokaletan. Izena emateko aukera bada dagoeneko, 943 57 54 24 edo 688 875 346 telefonoetan, edo jaionea@daiteke.com helbidean. www.lanbide.net bidez ere eman daiteke izena. Horretarako, tailer bakoitzak bere kodigoa du.
3 tailer
Otsailaren 7ko tailerrean ikasiko da kurrikuluma nola osatu eta aurkezpen gutunak nola egin. Ikastaro honetako kodigoa Lanbiden: 83867. Otsailaren 14an berriz, formazio eta lan bilaketa interneten nola egin daitekeen irakatsiko dute. Lanbideko kodigoa: 83868. Azkenik, otsailaren 21ean lanerako hautaketa prozesuak eta proba psikoteknikoak gainditzeko teknikak landuko dira. Kodigoa: 83869.