Larunbata, zomorroak janzteko eguna

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 30a, 01:00

Egun osoko festa izango da larunbatean, Inauteriak ospatzeko. Bertso afaria ere izango da eta sarrerrak salgai daude Kontzejun.

Goizean goizetik musikaren hotsarekin esnatuko dira aranoarrak larunbatean. Kar­nabalak ospatuko di­tuz­te, eta egun osoko festa izango da.

Puska biltzen, Izer eta Alabierrekin
Goizeko 08:00etan puska bil­tzera abiatuko dira, karnabal zomorruak jantzita. Musi­karen laguntza ere izango dute bidean: Izer eta Alabier trikitilariena, hain zuzen. Eguerdi partera arte ibiliko dira hara eta hona, eta ondoren, bazkaria izango dute elkartean.

Zahagi Dantza, arratsaldean
Festarekin jarraitzeko, Za­hagi Dantza ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 17:30ak aldera.

Bertso afaria, Colina eta Sotorekin
Egunari amaiera borobila emateko berriz, bertso afaria egingo da Kontzeju tabernan. Bertsolariak ez dira nolanahikoak izango: Sustrai Colina eta Julio Soto gonbidatu dituzte, umore punttua jartzera. Afari horretarako sarrerak 20 euro balio ditu, eta dagoeneko erosi daitezke, Kontzeju tabernan bertan. Telefonoz ere deitu daiteke bertara, zenbaki honetara: 948 51 42 79.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!