Pelotari hernaniarrek asteburu txarra izan dute; bi partidu besterik ez dituzte irabazi, eta 13 galdu. Maila onena eman dutenak Agirre eta Lazkano infantilak izan dira; hurrengo fasea jokatzeko sailkatu dira, eta oso ondo jokatzen ari dira. Gainontzean, Ojuel eta Lizeaga seniorrek zaila izango dute finalerdietara pasatzea, 2garren partidua galdu ondoren. Sub 22 mailan, Lujanbio eta Aizpitartek galdu egin zuten Euskal Ligako partidua, baina oraindik badute sailkatzeko aukera. Infantiletan berriz, Arizmendi eta Berasartek galdu egin dute sailkapenerako klabea zen partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!