Lehengo urtean ez bezala, aurten Benito Ros aurrez aurre izan du Jon Areitiok, elite mailan. Baina hala ere, lehenengo proba honetan gorengo postuari eustea lortu zuen Areitiok. Biek lortu zuten proba 0 punturekin amaitzea, baina Areitiok 1:46:00ko denbora egin zuen, eta Benito Rosek berriz, 1:50:00koa.
Fagollagan egin zen Gipuzkoako Txapelketa honetako lehenengo proba, pasa den igandean. Hurrengo lau probak izango dira Pasai Donibanen, Oñatin, Urretxun eta Tolosan.
Iker Rodriguez 3garren
Infantil mailan, Iker Rodriguezek 3garren postuarekin konformatu behar izan zuen, 15 puntu aterata. Jon Gonzalez eta Patxi Cruz gailendu zitzaizkion, 2 puntu eta puntu bateko aldearekin, hurrenez hurren. Hala ere, Rodriguezek denbora hobea egin zuen, 2garren postuan geratutako Patxi Cruzek baino.
Gainontzeko parte hartzaileei dagokienez, junior-senior mailan, Jon Gonzalezek irabazi zuen; alebinetan, Andoni Perezek; eta benjaminetan, Haimar Etxeberriak.