«Kolore guztietako hernaniarrak bat eginda»

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 29a, 01:00

Angel Olaranek gutun baten bidez eskertu dio Salillasi Wukroren alde egindako proba. Wukroko probako argazkiak ere bidali ditu, eta hernaniarrenekin batera ikusi daitezeke: www.kronika.net.

Igandean bukatu zituen Xabier Salillas ultrafondistak Wukroren aldeko 700 kilometroak. Angel Olaranek Wu­krotik gutun bat bidali dio Salillasi, eskerrak emanez.

Konpromezua, Wukrorekin
Egindako ahalegina eskertu dio Angel Olaranek Xabier Salillasi: «Hernaniko kolore politiko, erlijioso eta sozial guztiak bat egitea lortu duzu. Erakutsi duzu norberak duena ezer ez dutenen alde jarri behar dela. Zure indar fisikoa, morala, ilusioa, ahalegina... jarri dituzu ge­hi­en behar dutenen alde». Era berean, Hernani Wukrorekin erakundeak egindako lana eskertu du, eta baita Ahile­tzena ere, bereziki lagundu diolako Salillasi korrika.
Bestalde, gehien duten «po­litiko eta magnateei» adierazi nahi izan die «Salillasen eredua jarraitzeko gai ez badira, gutxienez, egindako eskaerak entzuteko gai izan daitezela».

Argazkiak, Interneten
Egun hauetan makina bat hernaniar aritu dira Sali­llasekin korrika. Argazkiak ikusteko: www.kronika.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!