Igande honetan jokatuko da Adarraga Memoriala. Aurtengoa, 49garren edizioa izango da, eta bi berrikuntza izango ditu. Batetik, leku aldaketa, eta bestetik, jokatuko diren txapelketa kopurua.
Landaretik atletismo pistara
Aurten, lehenengo aldiz, Adarraga Memoriala atletismo pistan jokatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera.
Txapelketa bakarra
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatuko da aurten, alebin eta infantil mailan. Igandean jokatuko den txapelketa bakarra izango da, aurten ez baita helduen lasterketarik izango.
Mailaren arabera, hiru ibilbide prestatu dira, atletismo pistaren barruan eta kanpoan. Goizeko 10:00etan hasiko dira probak. Lehenengo, kadete eta jubenil mailako mutilak aterako dira. 10:25etan berriz, maila bereko neskak. 11:00etan infantil mutilak aterako dira, eta 11:25etan neskak. Azkenik, 11:45etan alebin mailako mutilen txanda izango da, eta 12:05etan neskena.