Gipuzkoako Batel Ligako lehenengo estropada jokatu zen larunbatean, Donibane Lohitzuneko Urdazuri ibaian (aurreko bi estropadak atzeratu egin dira eguraldiaren eraginez). Hernanitik 10 taldek hartu zuten parte, infantiletatik seniorretara bitarte, eta gazteenak izan dira emaitzarik onenak lortu dituztenak, bai nesketan bai mutiletan. Neska infantil-kadeteetan, hiru batelek hartu zuten parte eta bik, hirugarren eta laugarren postuak lortu zituzten. Mutil infantiletan, bi batel atera ziren eta batek, bigarren postua lortu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!