Erronka bete du Salillasek

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 28a, 01:00

Esandakoa bete du Xa­bier Salillasek. Wukroren alde, 7 egunetan 700 km egiteko erronka bete zuen atzo. Iluntzeko 20:00ak aldera egin zuen azken kilometroa, euripean. Eta aurreko egunetan bezala, laguntza eta animo faltarik ez zuen izan. Egindako balentria eskertuz, txapela eta lore sorta eman zizkioten Hernani Wukrore­kin taldeko kideek. 7 egun hauek gogorrak izan arren, egindakoak merezi izan duela azaldu zuen Sa­li­llasek eta egun hauetan izandako laguntza eta babesa eskertu zizkien herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!