Hernanin Zero Zabor taldeak bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako. Ostegunean, Iñaki Petxarroman kazetariak hitzaldia emango du, argitaratu berri duen Su haietatik ke hauek liburuaren inguruan. 19:30etan, Biterin. Larunbatean, Gipuzkoa Zero Zaborreko talde guztiek agerraldi publikoa egingo dute, 11:30etan, Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!