Gogor borrokatu arren, garaipenik ez

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 28a, 01:00

Garrantzitsua zen Her­nanirentzat atzoko garaipena, baina ez zen posible izan. Gogor borrokatu arren Cien­cias nagusitu zen Anoetako Miniestadioan: 20-24. Partidu hasieratik, sevillarrak aurrealdean duten pisuaz baliatu ziren. Dena dela, trikoloreak aurrea hartzeko gai izan ziren 15garren minutuan, Oier Gar­mendiak egindako entsaio bati esker: 8-5. Haren atzetik ordea, bi entsaio egin zituzten sevillarrek. Azkena, huts bati etekina atera ondoren iri­tsi zen. Hori horrela, bedera­tzi puntuko aldearekin, atsedenaldira: 8-17.

Bigarren zatian, suspertu
Bigarren zatian Hernani suspertu eta bere jokoa zabal­tzen hasi zen. Iniziatiba osoa etxekoena izan zen eta bi en­tsaio lortu zituzten. Hala ere, ez zen nahikoa izan lehenengo zatian ateratako aldeaz gain, Ciensiasek zigor en­tsaioa eta gauzaketa egin baitzituen. Partidu amaiera: 20-24. Hernanik defentsako bonusa lortu zuen.
Entsaioak egin zituzten: O. Garmendia, Labat eta Gutierrezek. Genuak zigor golpea eta gauzaketa.
Atzoko emaitzaren ostean, Getxoko partiduari begira jarri da Hernani. Lan asko dauka aurretik eta bi aste, partidua prestatzeko.

Partidua bukatzean,
liskarra

Partidua bukatzean, liskarra sortu zen bi taldeen artean. Errugbi taldeak dio ez duela merezi inongo azalpenik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!