Hernaniko ikastetxeetan gaur zabalduko da matrikulazioa. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo DBH hasi behar duten 680 haur eta gazteei dago zuzenduta; hau da, 2-3 urte, 6 urte eta 12 urte dituzten edo egingo dituztenei. Matrikulazioa egiteko aukera izango da otsailaren 8ra arte.
Sei ikastetxe, aukeran
Herriko haur eta gazteak Hernanin matrikulatzeko, sei ikastetxe daude aukeran: Elizatxo, Inmakulada, Langile, Txirrita, Urumea eta Hernani BHI.
‘Herrian bizi, herrian ikasi’
Hernaniko Udalak, herriko ikastetxeetan matrikulatzeko dei egin du, honako leloaren bidez: Herrian bizi, herrian ikasi. Herriko ikastetxeetan ikasteak dituen abantailak ere azaldu ditu: «merkeagoa da, oinez edo bizikletaz joan daitekeelako; erosoagoa, denbora gutxiago behar baita; jarraipena egin daiteke hurbiletik; gurasoek parte hartu dezakete...».