Urtero bezala, Iñauterien aurretik, Iñude eta Artzaiak gerturatuko dira herrira. Datorren igandean, eguerdiko 11:45etan aterako dira Urumea Ikastolatik, eta herriko kaxkoan barrena buelta eman ondoren, Plazan egingo dute antzerkia (eguraldi txarra egiten badu, Atsegindegin). Ohiturari eutsiz, iñudeek txertoa jartzera eramango dituzte haurrak, eta ondoren, udaletxeko agintarien aurrean aurkeztuko dituzte, erregistroan izena emateko.
Aurten, 20 urte
Aurten beteko dira 20 urte Urumea Ikastolak Iñude eta Artzaien konpartsa antolatzen duela.
180 parte-hartzaile
Konpartsa 180 pertsona inguruk osatzen dute. Horietatik 48 dantzariak dira; iñudeak eta artzaiak, alegia.
Gainontzekoak, garai bateko pertsonaia ezagunak izango dira: globeroak, piruleteroak, barkileroak, umezainak, alkatea, sendagileak, erizainak, zapata garbitzaileak...
Bestalde, Urumea txaranga ere bertan izango da musika jartzen, eta 40 bat ikaslek danborrekin lagunduko diote.