Ros eta Areitio Fagollagan, lehenengo proban

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 27a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketa gaur hasiko da Fagollagan, 10:30etatik aurrera. Maila guztietako parte hartzaileak izango dira.

Gipuzkoako Txapelke­tako lehenengo proba izango da gaur Fagollagan, 10:30eta­tik aurrera. Maila guztietako parte hartzaileak izango dira eta tartean, Benito Ros eta Jon Areitio munduko txapeldu­nak eta Iker Rodriguez azpitxapeldu­na izandakoa.

Bizikleta bat zozketan
Anto­latzaileek, umeei parte har­­tzeko dei egiten diete. Behar dituztenentzat, bertan izango dira bizikletak eta kas­koak. Gainera, AL4bikes.com-eko bizikleta bat zozketatuko da parte hartzen dutenen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!