Irabazi beharreko partidua

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 27a, 01:00

Hernanik Cienciasen aurka jokatuko du gaur, aurkari zuzenaren aurka. Anoetako miniestadioan izango da, 12:00etan.

Hernanik Ohorezko mai­lan mantentzea du helbu­ru eta bide horretan garran­tzi­tsua izango da gaurko parti­dua irabaztea. Ciencias Caja­sol taldea izango du aurrez aurre, aurkari zuzenetan zuzenena. Hernani 10ga­rren postuan dago eta sevillarrak postu bat aurretik daude, puntu baten aldearekin. Norgehiagoka Donostiako Anoetako miniestadioan jo­ka­tuko da, Landare ez baita­go oraindik jokatzeko modu­an, uholdeen eraginez. Eguer­di­ko 12:00etan hasiko da. Joaneko partiduan sevilla­rrak nagusitu ziren, baina etxetik kanpo ez da fin ibil­tzen den taldea. Herna­nia­rrek ere euren zelaian joka­tuko ez du­ten arren, irabaz­tea besterik ez dute espero. Horretarako za­leen berotasuna eta bul­tzada ere beharko dute eta dei egiten diete Anoetara azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!