Emanaldia gaur zortzi izango da. Sarrerak salgai, bihartik aurrera.
Korrika martxoaren 14an abiatuko da eta herria girotzen hasteko, ekintza ezberdinak antolatu dira Korrika Kulturalaren barruan. Hasteko, gaur zortzi, Gazta zati bat dokumentalaren soinu banda eskainiko dute zuzenean, 18:30etan Biterin. Parte hartuko dute: Xabier Solano, Zigor DZ, Keu Agirretxe eta Aitor Zabaleta musikariek, Jon Maia bertsolariak eta Udane margolariak. Sarrerak bihar jarriko dira salgai 7 euroan, Biterin.
Bestalde, Korrika Batzordea izango da asteartean 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!