Azken 100 kilometroak, eta festa

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 27a, 01:00

Gaur bukatuko du Xabier Salillasek Wukroren aldeko ultrafondoa. Zazpi egunetan korrika egin ostean, gaur beteko ditu 700 km. Azken kilometroetan animatzera azaltzeko dei egin dute.

Azken 100 kilometroak ge­ra­tzen zaizkio Xabier Salillasi Wukroren aldeko ultrafondoa bukatzeko. Gaur du zazpigarren eta azken eguna. Gaur beteko ditu 700 km. Hori horrela, festa ere antolatu dute Hernani Wukrorekin ONG-GKEko kideek. Arra­tsal­de partean, azken kilometroetan animatzera azaltzeko deia ere egiten diete herritarrei. Musika Banda ere bertan izango da. Opari pila ere lortu ditu Hernani Wukrorekin taldeak eta zozketak ere egingo dituzte arratsalde partean.

Azken kilometroa denen artean
Azken kilometroa 19:00etan izango da eta antolatzaileek dei egiten diete herritar eta talde guztiei parte hartzeko. «Eta laguntza eman diguten guztiak gonbidatzen ditugu ohorezko buelta ematera: CD Hernani, DYA, Hernaniko Kronika, DV Hernani eta Hernani Wukrorekin taldeko kideak», gaineratu dute. Kronika honetan, aste oso­an ateratako hainbat argazki ikusteko aukera dago eta argazki guztiak eta bideoak, interneten bihartik: www.kronika.net.

Gaurko parte hartzaileak:
10:00, AMHER.
18:00, Gibelalde auzo elkartea.
18:00, Musika Bandak joko du.
19:00, azken kilometroa, denen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!