Inma Noblek 26 urte bete berri ditu espetxean eta atzo, bera izan zuten gogoan Herrirak antolatutako kontzentrazioan. Dantza garaikideko ikasleek emanaldi berezia eskaini zuten. Noblek 2008an bete zuen kondena, baina Parot Doktrina deiturikoa aplikatu zioten eta 2017ra arte luzatu zioten espetxe zigorra. Doktrina hori aplikatu dioten eta «bizi osoko espetxe zigorra» ezarri dioten beste hiru preso hernaniar ere gogoan izan zituzten: Pakito Lujanbio, Baldo eta Asier Ormazabal. Atzo bezalako pauso neurtuak emanez, Herrira urrats etengabeak ematen ari dela gogorarazi zuten.