Oraindik ez da hilabetea bukatu eta orain arte jasotako datuen arabera, aurtengoa, bigarren urtarril euritsuena izaten ari da, Añarbe da-goenetik (42 urte). Ostegun goizeko 11:00ak bitarte jasotako datuen arabera, 497,5 l/m2 euri egin zituen. Historiako urtarrilik euritsuena 1981 urtekoa izan da eta orduan 537 l/m2 egin zituen.
Ostegunean,
eskubiko atea irekita
Astearterako, Añarbeko urtegiak ur kopuru egokia zuen, 8.890.963 m3 (denera, 37.279.625 m3 hartzeko aukera du) eta ate guztiak ixtea erabaki zuen (kaudal ekologikoa izan ezik) iragartzen ziren euriak hartzeko.
Asteazken eta ostegunean egindako euri ugaria tarteko, ostegun goizeko 09:00etan eskubiko atea ireki zuen Añarbek, lekua irabazteko. Urumeak Ereñotzun duen maila kontuan hartuta egin zen eta ez zela arazorik izan azaldu dute. Ereñotzuko maila 1,32 m-an zegoen.
Zikuñagan, lur jausia
Atzo euriak atseden eman bazuen ere, aurreko egunetan euri asko egin du eta ostegunean lur jausia izan zen Zikuñagan. Ereñotzura doan errepidean izan zen (GI-3410), Zikuñaga 44 parean.
Horrez gain, Landare errugbi zelaia urak hartu zuen berriz eta Etxeberriko tunela ere bai.