Bi egun geratzen zaizkio Xabier Salillasi Wukroren aldeko ultrafondoa bukatzeko. Gaur ere, 100 km egingo ditu korrika eta gainerako egunetan bezala, laguntza faltarik ez du izango. Gaurko korrika lagunak honakoak izango dira: Haida taberna, Kantuz Abesbatza eta Oscar Terol aktore eta gidoilari ezaguna. Hasiera batean, Terol asteazkenean etortzekoa zen.
Atzo berriz, talde ugarik hartu zuten parte: Anboto tabernak, Inmakulada, Elizatxo eta Institutuko ikasleek, aquagymeko ikasleek, udaltzainek, Haur eskolak... Aitor Lopez Rekarte Realeko jokalari ohia ere bertan izan zen.
Xabier Salillasek bihar bukatuko du Wukroren aldeko ultrafondoa; antolatzaileek dei egiten diete herritarrei azken kilometroan parte hartzeko.
Gaurko parte hartzaileak:
09:00, Haida taberna.
10:00, Kantuz Abesbatza.
17:00, Oscar Terol.