Lapiko eta pertzak prest, Iñauteriak iragartzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 26a, 01:00

Gaur zortzi iritsiko dira Hungariako kaldereroak Hernanira. Elur-Txorin elkartuko dira 19:30etan, afaritarako, eta 21:00etan aterako dira kalera.

Gain-gainean ditugu Inau­­teriak. Baina aurretik, fes­ta badatorrela iragartzeko, Hungariako kaldereroak etorriko dira Hernanira.
Urtero bezala, Elur-Txori elkartean jarri dute zita. Datorren larunbatean, arra­tsaldeko 19:30etan afaritarako elkartuko dira, eta iluntzeko 21:00etan, Elur-Txoritik abiatuta, Hernaniko kaleetan ba­rrena ibiliko dira, lapiko, zartagi eta mailuei hotsa ateraz.

Entsaioak, 3 egunetan

Hungariatik urtero etortzen diren lagunek ahots sendo eta erritmo biziz kantatzen dituzte kaldereroen abesti alaiak.
Horretarako ondo prestatu behar dela eta, 3 entsaio egingo dira datorren astean Elur-Txori elkartean.
Entsaioak izango dira astearte, asteazken eta ostegunean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Doinuak eta kanten letrak ikasteaz gain, erritmoa zartagi eta mailuekin jarrai­tzeko iaioa izan behar du kaldereroak!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!