12 urtetik gorakoentzat, La parte de los Ángeles pelikula jarriko dute gaur (19:30/22:30) eta bihar (19:30) Biterin. Robbie, protagonista, lanik gabe gelditu da. Baina semeagatik, bere bizitza zuzendu behar duela erabakitzen du. Horrela, formazio ikastaro batean whiskya dastatzen erakutsiko diote, eta egundoko gaitasuna duela konturatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!