Hernani A eta Hernani B prest dira denboraldi berrirako. Hirugarren jardunaldia dute gaur, eta etxean jokatuko dituzte partidak, 16:00etatik aurrera, Aristizabal kaleko lokalean. Bi taldeek Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute, Hernani Ak lehenengo mailan eta Hernani Bk bigarrenean.
Zarautz B, gaur kontrario
Hernani Ak lan txukuna egin dezake aurten, eta faboritoetako bat da, Villabona eta Andoainekin batera; guztira 12 talde ariko dira. Gaur Zarautz Bren kontra dute, berez, irabazi beharreko nor gehiagoka. Gaur lauk jokatuko badute ere, berez sei lagun ariko dira Hernani An: Fernando Esnaola, Breogan Estevez, Mikel Apezetxea, Ricardo Osa, Ixidro Esnaola, eta Jesus Navascues.
Hernani B, 4 onenen artean
Hernaniko bigarren taldeak asmo bat du denboraldi berrirako. Lau onenen artean sailkatu, eta igoera fasea jokatzea. Gaur Marlaxka Cren kontra ariko dira lau kide, baina berez zortzi dira: Jon Altuna, Joxe Angel Ijurko, Iñaki Erdozio, Josetxo Barandiaran, Arkaitz Bereziartua, Jose Ramon Altuna, Asier Quintana, eta Joseba Goikoetxea.