Gero eta gehiago dira Xabier Salillasekin korrika egitera animatzen ari diren talde eta herritarrak. Eta horrek indarra eman dio Salillasi. Atzo laugarren eguna zuen eta sasoi betean zegoela azaldu zuen. Berarekin korrika ibili ziren: Ereñotzuko Olakeko eta Auzo Udaleko kideak, Cabestany, futbol jokalariak...
400 km eginda, 300 km geratzen zaizkio eta gaur ere ez du laguntza faltarik izango. Atletismo pistara 16 tal-de inguru azalduko dira eta baita Aitor Lopez Rekarte Realeko futbolari ohia ere.
Gaurko parte hartzaileak:
07:00, Hernani Wukrorekin eta Anboto taberna.
09:00, Inmakulada ikastetxea eta Aquagymeko goizeko ikasleak.
09:15, Elizatxo ikastola.
10:00, Udaltzaingoa eta Haur Eskola.
10:45, Institutua DBH 2G.
11:00, Aitor Lopez Rekarte.
12:30, Institutua DBH 1E.
13:00, Txakurkros eta Jesusen Bihotza ikastola - Villabona.
13:30, Institutua DBH 1C.
15:30, Langile ikastola.
16:00, Emakume pelotariak.
17:00, Portuko auzo elkartea.
19:30, Langileko ikasleen gurasoak.
20:15, Aquagymeko arratsaldeko ikasleak.