Aitor Gorrotxategi finalean, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 25a, 01:00

Gorrotxategik Elezkanorekin jokatuko du Rafael eta Perezen aurka. Laudion izango da 19:30etan. Beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur.

Aitor Gorrotxategik Herria­ren Torneoko finala jokatuko du gaur. Ander Elezkano bizkaitarra izango du bikote eta aurrez aurre izango dituzte Mikel Rafael eta Perez arabarrak. Oso partidu parekatua es­­pero da eta bi atzelarien errendimendua izango da klabea.
Finalera iristeko, Elezka­no eta Gorrotxategik, Apeze­txea eta Garmendia kanporatu zituzten finalaurdenetan: 22-12; eta finalerdietan, Men­dinueta eta Altuna: 22-16.
Gorrotxategik den­­boral­di­ko laugarren finala jokatuko du. Aurreko hiruretan txapelak jantzi ditu: Altsa­sua, Lezo eta Altzan.
Beste hiru partidu jokatuko dira gaur: infantiletan, Oiar­pe/Ariz­men­di-Bera­sarte; eta Oiar­pe/Agirre-Lazkano (19:15, Oiartzun). Kadetee­tan, Allerru/Pagola-Urruzola (21:15, Lezo).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!