Lehenengo proba igandean izango da Fagollagan, Iker Rodriguez bertan dela

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 25a, 01:00

Lasterketak 10:30etatik 13:30etara izango dira. Umeei parte hartzeko dei egiten diete. Bizikletak eta kaskoak egongo dira, falta izanez gero.

Gipuzkoako Trialsin Txapelketa igandean hasiko da, Fagollagan. Txapelketa hau, bost probek osatzen dute eta gainerako probak Pasai Donibanen, Oñatin, Urretxun eta Tolosan jokatuko dira.
Hernanin, Iker Rodrigue­zek hartuko du parte, etorkizun haundiko trialsinlariak. Munduko azpitxapelduna izandakoa da, besteak beste,  2010ean benjamin mailan.
Lasterketak, 10:30etatik 13:30etara izango dira. Anto­latzaileek, umeei parte har­tzeko dei egiten diete. Behar dituztenentzat, bertan izango dira bizikletak eta kaskoak.

Bizikleta bat, zozketan
AL4bikes.com-eko bizikleta bat zozketatuko da haurren artean. Horretarako probetan parte hartu behar dute. Gehienez, proba bat utzi deza­kete egin gabe.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!