Taldekako Bola Txapelketa joan den igandean bukatu zen, Floridako tiraldiarekin, eta CD Hernani taldea hirugarrena izan da. Denera, 521 brila bota dituzte. Aurreneko postua Segurak lortu du, 551 brilarekin. Bigarrena Urnieta izan da, 534 brilarekin. Hernaniko Elur Txori taldea berriz, zazpigarren geratu da 487 brilarekin eta Ur-Mia bederatzigarren, 434 brilarekin.
Bolari onenak ere erabaki ziren eta Elur Txoriko Fermin Zuloagak hirugarren postua lortu zuen 49 brila botata. Aurreko biek, Iban Aizpioleak eta Zefe Agirrek ere 49na brila bota zituzten. Aipatzekoa da hiru bolariek 49na brila bota-tzea, ez baita erraza izaten.