Cienciasen aurka igandean, Miniestadioan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 25a, 01:00

Etxeko partidua Anoetako Miniestadioan jokatuko du Hernanik, igandean. Uholdeen eraginez, Landare ez dago jokatzeko moduan oraindik. Partidua 12:00etan hasiko da.

Partidu benetan garrantzi­tsua jokatuko du Hernanik igandean. Ciencias Cajasol, aurkari zuzena izango du aurrez aurre. Hernani 10ga­rren postuan dago eta sevillarrak postu bat aurretik daude, puntu baten aldearekin. Etxe­ko partidua izango da hernaniarrentzat, baina Donostiako Anoetako Miniestadioan jokatuko da. Izan ere, uholdeen eraginez, Landare ez dago jokatzeko moduan oraindik. Partidua 12:00etan hasiko da.
Joaneko partiduan Herna­nik ondo ikusi zuen Ciencia­sek aurrelari sendoak dituela, eta joko horretan oinarri­tzen duela, batez ere. Hiru­ga­rren lerroan jokalari arriskutsuak ere baditu, De Juan esaterako. Arenasekin ere kontuz ibili beharko dute.

Zaleen bultzada
Inoiz baino gehiago, Her­na­nik bere zaleen beroa eta bul­tzada behar du eta herritarrei dei egiten diete Anoe­ta­ra azaltzeko: «Landa­re­tik oso hurbil dago». Etxeko par­tidu guztietan bezala, baz­kideek doan izango dute sarrera eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!