Inma Noblek 26 urte bete berri ditu espetxean eta gogoan izango dute gaurko ekitaldian

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 25a, 01:00

Bere senideek gogoratu dute 2008tik kalean egon beharko lukeela. Kontzentrazioan, Biteriko dantza garaikideko ikasleek hartuko dute parte. Hitzordua, 20:00etan Plazan.

Inma Noble preso hernaniarrak 26 urte bete zituen espe­txean, urtarrilaren 16an, eta gaur, hilabeteko azkeneko ostirala izanik, gogoan izango dute. Herrira Mugi­menduak deituta, kon­tzen­trazio berezia egingo da Pla­zan, 20:00etatik aurrera. Ber­tan, Biteriko dan­tza garaikideko ikasleek hartuko dute parte.

2017ra arte, espetxe zigorra luzatua
Inma Noble, Algecirasen da­go preso (Andaluzia). 2008an bete zuen kondena, baina 197/2006 doktrina aplikatu zioten, Parot Doktrina izenez ezaguna de-na, eta 2017ra ar­te luzatu zioten espetxe zigorra. «Egoera go­gorra da, ba­tez ere bere­tzat», azaldu du Maite Telle­txea lehengusuak. «Badaki 30 urte bete behar dituela espe­txean, baina ba­da­ki baita ere 2008an atera behar zuela eta inpunitate horren aurrean ezinegona eta haserrea sentitzen du. Bahitu politikoak dira eta erabilia sentitzen da».

Estrasburgoren epaia, martxoaren 20an
Ines del Rioren kasuan, epai definitiboa martxoaren 20an emango du Estrasburgoko Auzi­tegiak eta egun horren zain daudela azaldu du Telle­txeak. «Esperantza du­gu, epaia aldekoa bada, beste guztiak ere ateratzen joango direlako. Dena dela, ikusten dugu lege guztiak hausten dituztela, Espainiak inpunitate osoa duela. Europara jota ere, Es­painiak ez du kasurik egiten».
Dezepzio haundia dutela ere gaineratu du: «garai berri batean gaude, baina ez dute pausorik ematen. Inmak eta kondena betea duten presoek kanpoan egon behar zuten».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!