Haunditzen ari da Salillasekin korrika ari den talde kopurua

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 24a, 01:00

Gaur izango dira besteak beste: ikastetxeak, Ereñotzuko Auzo Udala, Cabestany...

salillasi ari zaio jende pila ederra inguratzen. Atzo ere egin zituen 100 km eta horietatik askotan, herritarrak lagun izan zituen. Os­car Terol aktorea ez zen azal­du (larunbatean etorriko omen da), baina bai korrikalari pranko (Ailetz Zuloaga egunero xamar joan zaio bixitan, adibidez) eta makina bat talde ere: Iturritxo auzo elkartea, Elizatxo ikastola, Institutuko DBHko 2f gela, 2C, Dobera eta Kro­nika, Salesianoak eta Jesusen Bihotza ikastetxeak, Errug­biko neska taldea, emakume korrikalariak taldea... Gaur ere ez du konpainia faltarik, goizean goizetik...

Gaurko parte hartzaileak:
07:00, Hernani Wukrorekin.
07:45, Berriak elkartea
08:30, Institutua DBH 1A.
09:00, Elizatxo ikastola.
14:30, Institutua DBH 1F.
14:45, Elizatxo ikastola.
16:30, Olak auzo elkartea eta Ereñotzuko Auzo Udala.
17:30, Pello Ruiz Cabestany.
18:30, Hernani Futbol Taldea.
17:30, Ur Mia elkartea.
18:00, Salesiarrak.
19:00, AEKko arratsaldeko ikasleak.
20:00, Igeriketa Taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!