Gipuzkoako Txapelketa bihar, Fagollagan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 26a, 01:00

Gipuzkoako Trialsin Txapelketako bost probetan lehenengoa bihar egingo da, Fagollagan. Lasterketak goizeko 10:30etatik 13:30etara egingo dira. Maila guztietako parte har­tzaileak izango dira eta tartean izango dira Benito Ros eta Jon Areitio munduko txapeldunak. Iker Rodri­guez gazyetxoa ere bai. Antolatzaile­ek parte har­tzera animatu nahi dituzte gaztetxo guztiak. Bizikletak eta kaskoak faltan izanez gero, bertan utziko dizkiete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!